erreportaje nagusia
VI. "Aralar" Argazki Lehiaketa
Aurten ere, aurreko urteetan bezala, Aralar Argazki Lehiaketa ospatu dugu ikastolan.
Argazki lehiaketa honetan, DBH 2ko ikasleek parte hartu dute eta argazki lehiaketa honen 6. edizioa izan da aurtengoa. Argazkiak Aralarkoak izaten dira baina aurten, Lareoko urtegian egin dira argazkiak, hau da, Lizarrusti inguruan. Irabazlea Natali Izagirre izan da, eta inauterietako jaialdian jaso zuen saria. Saria berak ateratako argazkia handituta eta markoan sartuta izan zen.

