13. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

SARE SOZIALAK: ONAK ALA TXARRAK?

irudia

Baina zer dira sare sozialak?

Sare sozialak beldurrez eta arriskuez beteriko zulo birtualak dira. Sare sozialak haur eta nerabeen bizitzaren zati gisa ulertzea ezinbestekoa da. Egin diren azterketen arabera Espainiar estatuan haur eta nerabeen %71 sare sozialen erabiltzaile da. Sareak elkarrekintza sozialerako metodo bat dira, pertsonen, eta taldeen arteko elkartrukerako tresna bat dira.

Sare sozial batean izena ematean, bakoitzak bere profila sortzen du, bere nortasun birtuala jartzen du. Izen abizenak, (baina ez da komeni izen osoak edo benetakoak jartzea, ezizenak erabiltzea komeni da), gustuko musika, aisialdia,… eta argazki bat jartzen da aurkezpen nagusi bezala. Hau dena egitean bakoitzak bere web-orria du, eta web orri horretan, argazkiak igo, hitz egin, lagunak bisitatu eta abar egin daiteke.

Gaur egun ezagutzen ditugun sare sozialak hauek dira, Mayspace, Tuenti, Facebook, Twiter, Fotolog,… eta hauek beren alde positiboak eta negatiboak dituzte.

Alde positiboak hauek dira: orokorrean, sare sozialak haur eta nerabeengan duten eragina positiboa da. Batetik euren etorkizunean lanerako eta bizitza pertsonalerako tresna arruntak izango direnekin trebatzen ari dira, jolasteko modu batean. Laburtuta, sare sozialen alde positiboak haur eta nerabeak mundu errealetik isolatu baino sozializatu egiten dituela esan genezake.

Alde negatiboak hauek dira eta hemen ere orokorrean hitz egingo dugu. Etxe askotan eztabaida hau sortzen da: ordenagailuaren aurrean beraien umeak zenbat denbora egoten diren, zein punturaino den isolamendua edo obsesioa, galdu duten denbora probetxuzkoa den ala ez, zertan edo zein web orrian egon diren txateatzen edo ikusten. Zein pertsonekin egon diren txateatzen…

Intimitaterako babespena arriskuan jarri dezaketen egoerak:
- Erabiltzailea erregistratzen den momentutik aurrera, perfileko pribatutasuna modu egokian ez konfiguratzea edo sarean ekintza hasten denetik informazio sentikorra argitaratzea.
- Erabiltzaileak sarean parte hartzen duen momentutik, argitaratutako informazioa, argazkiak, bideoak… gehiegizkoak izatea, norberaren edo gainontzekoen pribatutasunean eragitea.
- Sare sozialak baja emateko momentuan: erabiltzaile batek baja emateko eskakizun bat egin behar du, eta gero berak argitaraturiko edo beste profiletan agertutako datuak, informazio pertsonalak edo norberaren irudiak agertzen badira.

Gobernuak alde txar hauen ondorioz gurasoentzako proposamen batzuk egin zituen, eta hauek dira:
- Ordenagailua etxeko eremu komun batean egotea.
- Etxean interneten erabilerari buruzko arauak ezartzea.
- Gurasoek alde positiboak eta negatiboak ezagutu behar dituzte.
- Blokeatzailea modu egoki batean instalatu.
- Adingabeak segurtasun gaiei buruz ondo informatu.
- Adingabeen erabiltzaile-profila ondo kontrolatu.
- Adingabeak beren adinerako sareetan soilik sartzen direla ziurtatu.
- Adingabeak beren izen osoa benetakoa erabiltzen ez dutela ziurtatu.
- Adingabeak inoiz ezin dute on-line munduan ezagututako pertsonekin gelditu, eta egitekotan beren guraso edo tutoreekin lagunduta izango da.

Sare sozial mota asko daude eta guk ezagutzen ditugun sare sozialen ezaugarri nagusienak hauek dira:


FACEBOOK

Sare sozial hau unibertsitateari begira jaio zen, baina asko zabaldu denez gaur egun edozeinek erabiltzen du. Sare sozial honen bidez harremanak sortu eta zer egiten duten ikus daiteke. Gainera mila gauza egin daitezke, jokoetan ibili…


MY SPACE

Facebooken antzekoa da baina diseinu aldetik ez da hain polita. Hala ere arrakasta handia lortu du gazteen artean, musika taldeei buruzko tartetxoa dagoelako. Multimediak, bideoak, audioak, erraz igo daitezke.




FOTOLOG

Hemen bakoitzak bere blog pertsonala du. Blog honetan besteetan ez bezala argazkiak dira garrantzitsuenak. Bertan gehienbat argazki
dibertigarriak, parranda argazkiak, irudi artistikoak eta abar jartzen dituzte.



TWITTER

Twitter interneten sortu berri den komunikazio tresna da. Esaten dutenez momentu oro zer egiten ari zaren adierazteko gunea da. Bidaltzen dena publiko edo pribatua egin daiteke. Informazioa elkar trukatzeko baliabidea da.




TUENTI

Tuenti orria egiteko lagunen batek gonbidapen bat bidali behar dizu emailera. Tuenti orria egin ondoren, bertan, mugarik gabe argazkiak igo daitezke, testuak idatzi argazkiei buruz, jokoetan ibili eta “ebentoak” edo gertaerak sortu.


Hau dena esanda ondorio batetara iritsi gara:
Sare sozialek alde onak dituzte, komunikaziorako tresna merkeak dira eta nerabeak mundutik isolatu baino sozializatu egiten dituzte. Baina bere alde txarrak ere baditu; nerabeei dagokien adineko web-orrian egon diren edo ez, probetxuzkoa den ordenagailu aurrean pasa duten denbora… egiten ez badute oso arriskutsua izan daiteke.
Honengatik, esan genezake, sare sozialek, beste gauza guztiak bezalaxe, beren alde onak eta txarrak dituztela.


Azalera itzuli