13. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Xabier Bengoetxea Txirrindularia

irudia

ELKARRIZKETA

 

Xabier Bengoetxea 17 urteko Usurbilgo txirrindularia da. Momentu honetan Elgoibarren elektromekanika ikasten ari da eta berarentzat elkarrizketa hau prestatu dugu. Herriko txirrindularitza momentu onean aurkitzen da eta horren erakusgarri dugu Xabier.

 

Ihintza IKZ-­Udarregi ikastolako D.B.H.3-ko ikasleak gara eta Ihintza aldizkarirako elkarrizketa bat egin nahiko genizuke. Prest egongo al zinateke?

 

Xabier -Bai noski.

 

IKZ –Nolatan hasi zinen txirrindularitzan?

 

X –Betidanik eduki dut zaletasun hori telebistan ikusten nuen, aitarekin eta lagun batzuekin hasi nintzen Andatzara joaten asteburuetan eta azkenean Donostiako talde batera joan ginen, Usurbilen ez baitzegoen talderik.

 

IKZ –Noiztik zabiltza txirrindularitzan? Eta zein mailatan?

X –Orain dela 3 urtetik nabil, eta orain juniorra naiz. Baina hasi nintzenean kadetea nintzen.

 

IKZ –Zein taldetan ibiltzen zara? Zenbat zaudete taldean?

X –Buruntzazpin (Bazpi bezala ezagunagoa) ibiltzen naiz. Usurbil eta Lasartek, bi herrien artean, osatutako taldean. Nire kategorian 5 txirrindulari gaude. Lehenengo bi urteak Donostiako Azpiru taldean pasa nituen.

 

IKZ –Zenbat eta noiz entrenatzen duzu? Gogorrak al dira entrenamenduak?

X –Udaran egunero entrenatzen dut, baina neguan astean 6 egunetan. Batzuetan bestetan  baino gehiago, baina normalean gogorrak izaten dira, batez ere eguraldi txarra egiten duenean.

 

IKZ –Janari, dieta edo elikadura bereziren bat jarraitzen al duzu? Zein?

 

X –Batzuetan burnia hartzen dut. Ez dut dieta berezirik egiten, baina zaindu egiten naiz.

 

IKZ –Zenbat km-ko lasterketak egiten dituzue? Zenbat denboran (km/h)?

 

X –Batez beste, 85 km-ko lasterketak izaten ditugu eta 40-42 km/h bataz-besteko abiadura hartzen dugu, gutxi gora-behera.

 

IKZ –Txirrindularitza maila altua al dago Euskal Herrian?

 

X –Bai, orokorrean oso maila altua dago.

 

IKZ –Noizbait igo al zara podiumera? Zenbat aldiz? Zenbatgarren geratu zinen?

 

X –Gutxi gora-behera 10 aldiz igo naiz podiumera. Behin 1.goa geratu nintzen, 2 aldiz 2.a, pistan 3., behin lehenengo urteko kadete mailan 2., talde sailkapenean 4 aldiz Buruntzazpiko taldearekin eta Azpiru taldearekin 2 aldiz.

 

IKZ –Erorketa arriskutsuren bat eduki al duzu? Nola gertatu zen?

 

X –Bai, izan dut erorketa larriren bat. Pistan erori eta besaurreko erradioa puskatu nuen. Baina bestela erori eta urradurak bakarrik.

 

IKZ –Zein da zure ametsa txirrindularitzan?

 

X –Dudarik gabe, profesionaletara iritsi eta bertan ondo ibiltzea.

 

IKZ –Bueno ba hau izan da dena gaurkoz. Eskerrik asko, Xabier, zure laguntzagatik eta beste bat arte.

 

X –Eskerrik asko zuei.

 

Ikusten dugunez, gure herrian, Usurbilen, gazteak gogotsu ari dira lanean txirrindularitza mundua aurrera eramateko eta goi mailara iritsi ahal izateko. Ea hemendik gutxira garaipenak elkarrekin ospatzen ditugun.   
 
 

 


Azalera itzuli