12. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

GU KIROLARI

irudia


Erreportai txiki honetan, Udarregi ikastolako DBH-ko ikasleen kirol jardunari buruzko informazioa emango dizuegu. Bertako datuak atera ahal izateko, inkesta bat prestatu behar izan dugu eta emaitzak ikusita ondorio hauetara heldu gara:

Udarregi ikastolako mutilen ia %90ak kirola egiten du eta gainontzekoak ez du egiten. Nesketan berriz, %98ak egiten du kirola eta %2ak ez du egiten. Beraz, nesken kirol jarduna mutilena baino handiagoa da.

Inkesta hauen bidez, zein kiroletan jarduten duten ere jakin izan dugu. Mutiletan, %56ak futbola egiten du, %17 eskubaloia, %6ak esku pilota eta %22 beste kirolen bat.
Neskei dagokionez, ez dago neskarik ofizialki futbola egiten duenik, %52ak eskubaloia, % 4ak esku pilota eta %33ak beste kirol bat egiten du.

Udarregi ikastolako mutilek, neskek baino denbora luzeagoan jarduten dute kirolean. %13ak astean bi ordu, %30ak hiru ordu, %16ak lau ordu eta %43ak lau ordu baino gehiago. Nesketan aldiz, %44ak astean bi ordu, %23ak hiru ordu, %7ak lau ordu eta %15ak lau ordu baino gehiago.

Kirola egitearen arrazoien emaitzak hauek izan dira: mutilen %92ak gustatzen zaiolako egiten du, %3ak lagunek egiten dutelako, %2ak behartuta dagoelako eta %15ak osasunagatik. Nesken %82ak gustatzen zaiolako, %5ak lagunek egiten dutelako, %5ak behartuta dagoelako eta %11ak osasunagatik egiten du.

Azkenik, entrenatzeak zer ematen dien ere jakin ahal izan dugu:
Mutilen %72ak fisikoki osasuntsu mantentzeko egiten du, %13ak lagunekin gelan kanpoko harremanak lantzeagatik, %12 barrena lasaitzeko egiten du eta %18ak beste zerbaitegatik. Nesketan, %58ak fisikoki osasuntsu mantentzeko, %26ak lagunekin gelaz kanpo harremanak lantzeagatik, %11ak barrena lasaitzeko egiten du eta %9ak beste zerbaitegatik.


Azalera itzuli