12. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola
  • hasiera
  • Irteerak
  • udarregi-ikastolak-autorik-gabeko-egunaz-gozatzen-kutsadurarik-gabe

irteerakIrteerak

Udarregi ikastolak autorik gabeko egunaz gozatzen (kutsadurarik gabe)

irudia

“MUGITU ARDURAZ ETA BIZI HOBETO”

Aurten ere, urtero bezalaxe, Autorik Gabeko Eguna ospatu dugu. Irailaren 22an asteazkenean, 13:15ean atera ginen ikastolatik, bai oinezkoak baita bizikletaz zihoazenak ere. Bi ibilbide egin genituen, oinezkoak kaskoan zehar ibili ziren pankarta eta trikitilariekin, pankartak hau zioen “mugitu arduraz eta bizi hobeto” hau zen aurtengo leloa. Beste ibilbidea bizikletaz egin genuen. Lehenik Santu-Eneara joan ginen, gero bueltakoan Kalezaharrera igo ginen bide berritik eta gero zaharretik jaitsi. Bukatzeko Bordatxoko errotondatik berriro ikastolara bueltatu ginen.
Arratsaldean ere, ume txikientzako puzgarriak ipini zituzten frontoi atzean. Gero txokolate banaketa egon zen eta buruhandiak ere bai. Arratsaldeko jardueretan, udalarekin batera, DBH4ko ikasleek parte hartu zuten eta honengatik diru laguntza jasoko dute kurtso amaierako bidaiarako.


argazkiak ikusi

Argazki bilduma