Irteerak
ARTELANAK IKUSGAI
DBH 4ko plastikako ikasleak Sutegira joan ziren urriaren 20an, asteazkenez, eta bertan artista ezberdinen serigrafia lanak ikusteko aukera izan zuten: J.L Zumeta, Judas Arrieta, Dora Salazar… Serigrafiak ikusi ondoren Usoa Zumetak serigrafia teknikaren inguruko azalpenak eman zizkien.