IrteerakERNIOKO KOBAZULOAN BARRENA
Aurreko urriaren 8an, ostirala, Udarregi ikastolako DBH 1eko ikasleak Gipuzkoako Ernio mendiko kobazulo batera joan ziren espeleologia egiteko asmoz. Bertan ikasle bakoitza ilunpetan eta toki estuetan nola mugitzen eta moldatzen den ikusteko egin zuten jarduera hau, hau da, nork bere burua hobeto ezagutzeko. Kobazulotik aterata artzain jokoak egin zituzten eta naturaz gozatu zuten.