HISTORIA PISKA BAT: Gaur egun praktikatzen den Judo modernoa, Jigoro Kanok sortu zuen 1882. urtean Tokion, berak 22 urte zituela. Jigoro Kanok, 1860. urtean jaio eta 1938.urtean hil zen 78 urte zituela. Kirol hau , Japongo Jiujitsuan oinarrituta dago. Jiujitsua, armatuta edo armatu gabe dagoen aurkari bati armarik gabe egiten zaion eraso edo defentsa arteari deitzen zaio. Jiuitsuaren jatorria ez da ezagutzen, antzinan galdu baitzen. Jiujitsua arte sinboliko bezala XVI. mendearen azkeneko erdialdean garatu zela pentsatzen da, eta XIX. mende hasieraraino garatzen jarraitu zuela. Jigoro Kano, fisikoki oso ahula zen, baina oso harroa zenez, ezin zuen beste kide indartsuagoen indarkeria jasan, horregatik jiuitsuari buruz entzuna zuen metodo honi esker gizon ahul batek indartsu bat garaitzeko bere metodo propioa sortzen hasi zen, eta Judo Kodokan deitu zion. Bere eskolari Judo izena jarri zion. Berak irakasten zuena borroka metodoa bakarrik ez zelako, baizik eta heziketa fisiko eta mentala garatzeko metodoa ere bai. Ez zen Jiuitsu (arte praktika) bakarrik, baizik baita “DO” (bizitza edo printzipio morala)ere. Laburbilduz, esan dezakegu, Jiuitsuaren helburua borroka irabaztea zela, aldiz, Judoa giza energiaren erabileran oinarritutako bizitza ere bada. Judo hitzaren esanahia, “malgutasunaren bidea ” dela esaten da: JU = malgutasuna; DO = bidea. GERRIKOAK ETA KOLOREEN ESANAHIA: Zuria hasierako maila adierazten du, eta hasiberriaren garbitasuna sinbolizatzen du. Horia gerriko beltza lortzeko aurreneko pausua. Laranja ikasleak segurtasun handiagoa du jada. Berdea judoaren arra barruraino sartu zaio ikasleari. Urdina gerriko beltza hurbilago ikusten da. Marroia gerriko beltza lortzeko azken pausoa. Gerriko beltza ametsa bete da. Maila gorena lortu du judokak. Maisua da. JODOKEN KATEGORIAK: pisuaren arabera izaten dira. Gizonak 60 kg baino gutxiago 60~66 kg 66~73 kg 73~81 kg 81~90 kg 90~100 kg 100 kg baino gehiago Emakumeak 48 kg baino gutxiago 48~52 kg 52~57 kg 57~63 kg 63~70 kg 70~78 kg 78 kg baino gehiago SAILKAPENA: Gerrikoen koloreen arabera, kirolarien trebezia atzeman daiteke. JANTZIAK: Jantziak, “Judogi” izena hartzen du. Bi kolore daude; urdina eta zuria. Kolore urdina, konpetizioetan soilik erabil daiteke. LURRA: Lurrean, “tatami” izeneko koltxonetak egon ohi dira. Tatamiaren azalera tamaina ezberdinetakoa izan daiteke, baina erabiliena, 2 X 1m eta 5 cm lodierako koltxonetek osatzen duten 10 X 10mko karratu bat izaten da. Azalera guztiak karratuak izaten dira. BORROKA MODUAK: Bi modutan irabaz daiteke borroka: - Aurkaria lurrera botaz bere bizkarrarekin lurra ukituz, ippon batekin. - Lurreko borrokan “estrangulazioak” edo inmobilizazioak aplikatuz. PUNTUAZIOA: Ippon: Puntu honekin, zuzenean irabazten da borroka. Waza-ri: Puntu erdia, bi horrelakoekin ippon bat lortzen da. Juko: Puntu txikia, bi horrelakorekin waza-ria lortzen da. POSTURA: Bi postura mota daude: - Sheen-tai erasotzeko postura: Hankak sorbalden zabaleran zabalik. Belaunak pixka bat flexionatuak Gorputza erlaxatua - Jigo- tai defentsarako postura: Hankak zabalik Belaunak flexionaturik Gerria zuzen mantendurik. PARTAIDEAK: Tori: erasotzailea. Uke: erasoa jasotzen duena. Kuzushi: desoreka. Honen bidez gu baino handiago eta indartsuago den aurkaria lurrera bota daiteke, desorekarekin erresistentzia guztia baliogabetzen baita. Tsukuri: uke desorekatuta dagoenean, teknika burutzeko posizio egokiena. Kake: aurreko pausuak eman ondorengo azkeneko pausoa, uke lurrera botatzea. AGURRAK: Beti agurra egin behar da tatamira sartzean, ateratzean, borroka hasiera eta bukaeran eta baita klasea hasi eta bukatzean ere. Agurrarekin, kideari, berari diozun errespetua adierazten diozu. Kontuan hartu behar da kidea ez dela aurkari bat, baizik eta lagun bat. Errespetua, kirol hau praktikatzeko, kidearen beharra dugulako erakusten da. Bi agur mota daude: - Zarei (lurreko agurra) - Ritsuei (zutikako agurra) Judoari buruzko informazio guzti honekin kirol hau gure artean ezagunagoa izatea izan da gure helburua. Ea Gipuzkoa eta Euskal Herrian dugun maila mantendu edo hobetzen dugun.