12. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Cristian, Venezuelatik Usurbilera

irudia

Usurbilen geroz eta etorkin gehiago daude eta beraien bizitza nolakoa den jakiteko Cristian Guerrerorengana jo dugu, Udarregi ikastolako DBH2ko ikaslea. Guk beti pentsatu izan dugu Euskal Herrira bakarrik etorri direla etorkinak, baina garai bateko euskaldunak ere beste herrialde batzuetara lan bila joan izan zirela ezin dugu ahaztu : Ameriketara, Australiara, Europan zehar…

 








I- Zenbat urterekin iritsi zinen Usurbilera?

C- 11 urterekin etorri nintzen Usurbilera.

I- Usurbilera etorri baino lehenago egon al zinen beste toki batean? 

C- Alikanten, Ibi herrian eta Madrilen.

I- Hango eta hemengo bizitza antzekoa al da?

C- Ez. Lehen hiritan bizi nintzen eta orain herri txiki batean eta lehenago egon nintzen tokietan bero gehiago egiten zuen, klima ezberdina zen.

I- Gogorra egin al zitzaizun zure herrialdea uztea?

C- Ez.

I- Hona iristean zer egin zitzaizun zaila, hizkuntza, janaria, lagunak…?

C- Hizkuntza egin zitzaidan zailena.

I- Itzuliko al zinateke zure lehengo herrira?

C- Ez. Hemen ondo nagoelako

I- Zer nahiago dituzu hemen egindako lagunak edo lehengoak?

C- Oraingoekin ondo moldatzen naiz, baina lehengoekin ere bai.

I- Zer bota zenuen faltan hona etortzean?

C- Familia botatzen dut faltan.

I- Gustura al zaude Usurbilen?

C- Bai. Lagunekin ondo nagoelako.

I- Zer gustatu zaizu Usurbilen? Zer aldatuko zenuke?

C- Usurbilgo futbol taldea. Ez nuke ezer aldatuko.

I- Zergatik aukeratu zenuten Euskal Herria?

C- Nire lehengusuak hemen bizi zirelako.

I- Zerren bila etorri zinaten Euskal Herrira?

C- Familia eta lanarengatik.



Azalera itzuli