11. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

udara

irudia

SURFA
Surfa ohol baten gainean zutik mantenduz itsasoko olatuen gainean irristatzean datzan kirola da.
Hawaii uharteetan sortu zen, ondoren Estatu Batuetara zabaldu zelarik XX. Mende erdialdean ezagun egin zen, mundu osora zabalduz, Europa barne.

Beharrezko materiala
• Taula: 2 metro inguruko ohola
• Inbentoa: Tabla eta surflariaren hanka lotzen dituen plastikozko soka
• Likra edo neoprenoa: Bularraldea ez zauritzeko plastiko berezi baten bidez eginiko jantzia
Surfa Euskal Herrian
Euskal Herrian surfa nahiko zabaldua dago, kosta ugariz gozatzen dugulako. Mundakako hondartza ezaguna da mundu guztian bere ezker olatuari esker eta bertan munduko txapelketarako proba bat egiten da. Beste hainbat hondartzatan ere surflari ugari ikus daitezke, Zurriolan, Zarautzen eta Biarritzen adibidez.

 
 
 
 BODYBOARD

Bodyboarding, taula baten gainean olatu hautsigabeen gainean irristatzean datzan kirola da. Bodyboardingeko taula 1,4 metro inguru luze da, apar sintetikoz egina. Beraz, surfeko taula baino laburragoa da; gainera, surfeko taula ez da izaten apar sintetikoz egina. 
 
Historia
Tom Moreyk asmatu zuen. Hawai uharteetan du jatorria, baina orain mundu guztian zabaldua dago, oso komertziala ez den arren.
WINDSURF

Windsurfa bela kirolaren modalitate bat da, surfekoaren antzekoa den eta bela batez hornitua dagoen taula batera igota ur gainean irristatzean datzana.Amerikako Estatu Batuetako Kalifornia estatuan sortu zenez, ingelesetik hartua da izen hori; hitzez hitz, haize surfa esan nahi du. 
 
 
 
 
PiRAGUISMOA

Piraguismoa uretan praktikatzen den virola da, gutxi pisatzen duen ontzi batean, gehienetan egurrezkoa edo plastikozkoa. Ontzi hau 1-4 pertsona bitartean bultzatu egiten da, pala baten bidez.
 
 
 
 
Oporretan dibertitzeko aukera bikainak dira laurak. Ondo pasa oporretan!


Azalera itzuli