11. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Euskal hintxa

irudia

       PEÑA MUJIKA

1981 ko irailean sortu zen peña hau . Hau da Errealak bere lehenengo liga irabazi zuenean . Mujika izena jarri zioten aspaldian Atotxa zegoen lekuan Mujik anaiak izeneko egur fabrika bat zegoelako . Hasieran koadrilak ziren , erreala animatzera joaten zirenak partiduro eta azkenik peña bat egitera animatu ziren . Urte hartan errealak bere bigarren liga irabazi zuen eta peña asko handitu zen .
Peñak poliziarekin arazo latzak izan zituen . Liskarretako bat izan zen Atotxara futbol partida bat ikustera joatean komisaldegiaren aurretik pasatzerakoak atxilotua izan eta partidaren ondoren askatu .
Peñaren bidaiarik inportanteena Madrilera joan zirenekoa izan zen . Kopako finaleko partida zen eta tren batean 1200 zale jan ziren .

INDAR GORRI

Elkartzeko ideia Zaragozara joandako partiduan gertatu zen baina hara joan zirenak oso gaizki pasatu zuten eta erabaki zuten beti taldean joatea zeren toki batzuetan ezin zarelako fidatu . Jende gehienekin ondo eramaten dira , adibidez, Herri Nort,Peña Mujika eta Estanda norte . Eta gaizki eramaten diren jendea ere badago adibidez , Ligaio, Gaunas sur eta Ultra sur .

HERRI NORTE

Baliteke hau izatea talde ezagunena . Peña hau HERRI NORTE izenarekin sortu zen 81/82 denboraldian . Garai hau(86 harte) Clemeterena zen , Athleticek bi ligak eta kopa irabazi zituenean . Garai onak izan ziren Athleticentzat , bere hintxekin batera , partidu guztietan jarraitzaile sutsu izan direnak .
Hurrengo denboraldiak nahiko txarrak izan ziren taldearentzat , iritzi ezberdinak zeudela eta . Azkenean ultrak kanporatu zituzten .
90. hamarkadan jende ugari sartzen hasi zen , Euskal Herritik kanpo ere jende ugari sartu ugari sartu ziren . Horrela , estatuko talde antifaxista garrantzitsuenak izatera heldu ziren .
ANTIULTRA izeneko liburuxka bat sortu zen oso ondo dagoena futbola ez ezik beste gai batzuk ere jorratzen dituena ; musika artikuluak , antifaxista artikuluak ,…2000ale argitaratu zituzten .
Bukatzeko, aipatu “Inmigrantearen eguna” aukeratu zutela , eta Afro-Vasca erakuandeko 100 afrikar baino gehiago Athletic-Deportvo norgehiagokara gonbidatu zituztela .


INDAR BASKONIA

80.hamarkada inguruan , Mendizorrotzako kiroldegian 3 lagun talde elkartzen ziren eta Baskonia mailaz igo zenean elkartu et hintxa talde bat sortu zuten . Gasteiz , Mungia eta Amurriokoak ziren . Pare bat urte pasa zirenean Indar Baskonia hartu zuten izen modura. 89-90 denboraldian . Hasiera batean , taldea 40 lagunez osatua bazegoen ere izugarrizko zalaparta ateratzen zuten bonbo eta guzti .
Lehenengo irtenaldia Huescara izan zen eta bonbo eta txistuen bidez giroa berotu zuten. Hasierako talde txiki hura . Indarrean dago oraindik ere .
   


Azalera itzuli