11. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

kutsadura

irudia

KUTSADURA

Kutsadura batez ere gizakiaren eraginez sortzen da, teknologia aurreratuak zenbait arazo ekarri dizkio inguruneari. Autoen keak, industrietako keak, hegazkinek, itsasontziek, tabakoak, zentral nuklearrek … kutsadura handia sortzen dute, batez ere airean. Horren ondorioz berotegi-efektua sortzen da, eguzki izpiak lurrera iristean, airean dagoen keak ez dio uzten espaziora joaten, beraz, lurra berotzen ari da. Horregatik ari dira poloetako glaziarrak urtzen, izotz asko urtu da jada eta kontuz ibili behar da, agian, guregan eragin handia izan bailezake izotza urtzeak.
Beste kutsadura handia, ibaietara isurtzen diren gai kimikoak dira. Industrietatik kanporatzen dira eta azkenean ibaietan botatzen dira eta bertako zenbait bizidun , landare nahiz animaliak, hil egiten dira.

EGURATSAREN KUTSADURA

- Airearen kalitatea hondatzen duten eta pertsonengan ekosistematan edo ondasunetan kalte, arrisku edo arazo larriak sortzen dituzten gai edo energia motak daudenean, eguratsa kutsatuta dagoela esan ohi da.
-Kutsatzaileen sorburu nagusia erregai fosilen errekuntza da. Kutsadura gune nagusiak argi indarra eta beroa sortzeko errekuntza instalazioak, ibilgailu motordunak eta etxeetako berogailuak dira. Horietan sortzen da gai kutsatzaileen %80.


KUTSADURA AKUSTIKOA

-Zarata hots ezatsegin eta gogaikarria, gizaki edo jende multzo batengan, ondorio fisiologiko eta psikologikoa izan dezakeena da.
-Gizakia gero eta zarata handiagoa sortzen ari da azkeneko hamarraldietan, batez ere, hiriguneetan eta garraiobideetan. Zarata mailaren gorakada guztiz loturik dago biztanle dentsitatea handitzearekin, eguneroko bizimoduaren mekanizazioarekin, eta pertsonen zein salgaien garraiorako ibilgailu motordunen erabilera gero eta zabalagoarekin. Gizakiak sorturiko iturri nagusiak: garraioa, sirenak, bozinak, industria…

LURRAREN KUTSADURA

Lurra izan da betidanik gizakiak sorturiko hondakinen biltegi nagusia. Hauek dira kutsadura eragile nagusiak: Hiri hondakin solidoa, industriako hondakinak , pestizidak, …
Hirietan eta industrietan sortutako kutsadura leku jakin batera mugatu ohi da, eta erraz antzematen zaio, baina lur sailetako kutsadura, berriz, oso zabala eta hedatua da, eta nekez antzeman daitezkeen ondorioak ditu ekosistema eta organismo bizidunetan.
Lurraren kutsadura, beraz, arazo gero eta larriagoa da, oso azkar zabaltzen ari dena, garapen bidean diren herrialdeetan batez ere.

Kutsaturiko lurretatik era askotako arazoak sortu dira;gizakiaren osasuna eta segurtasuna arriskuan jartzen dutenak.


Azalera itzuli