10. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Mendi lasterketak

irudia

Aginagako mendi lasterketa


Apirilaren 18an, Aginagan bigarren mendi lasterketa egin zen. Aginagako gazte elkarteak aurrera eraman zuen ekitaldia izan zen. Besteak beste, partaide asko izan zituen, zehazki 160. Parte hartzeko 10 € ordaindu behar ziren eta egunean bertan 15 €. Izena emateak 9:30 ean hasi eta 10:30ean bitartean egin ziren, 11:00 etan hasten baizen lasterketa. Lasterketa 14 km koa zen. Lasterketa amaitzerakoan, dutxak ezarri zituzten eta hamaiketakoa, kamisetak eta zozketak banatu zituzten. Horrez gain, zonaldeko jatetxeetako gonbiteak zozketatu zituzten. Lasterketa, Mendiko Euskal Federazioak arautu zuen.

SARIAK:

Gizon /Emakume

1. saria - 250 € -txapela - sari - loreak

2. saria - 150 € -ko saria

3. saria - 100 € -ko saria

4. saria - 50 € -ko saria

Beteranoak Gizon/ emakume

    1. saria

Aginatar Gizon /emakume

    1. saria


Irabazleen artean, Walhter Becerra (1:00:27) izan zen lehena. Nesken artean, berriz, Nerea Amilibia (1:11:19). Lehen usurbildarrak Juanjo Estevez (1:13:54) eta Arantxa Eizaguirre (1:21:45) izan ziren. Aginagakoen artean, berriz, Abbat Mayoz (1:23:34) izan zen lehena.


Lasterketari buruzko informazioa gehiago lortzeko, antolatzaile batengana jo genuen.


1.Noiz hasi zineten mendi lasterketa prestatzeko lanetan?

Aginagako festak bukatu ostean hasi ginen batzarrak egiten, hilean behin geratu izan gara.

2.Nola egin duzue lan lasterketa antolatzeko?

Hamar bat lagunek egin dugu lan. Lehengo urteko ereduari jarraitu diogu. Gustura bukatu dugu egin dugun lanarekin.

3-Lan gogorra izan al da?

Bai, lan gogorra izan da, batez ere lasterketa egunean.

4-Gustura egin al duzue lan?

Bai, gustura egin dugu lan, nahiz eta gogorra izan den.


Zegama-Aizkorri mendi lasteketa


Beste alde batetik, Euskal Herrian egiten den lasterketa garrantzitsu bati buruz hitz egingo dugu.

Maiatzaren 16an, Zegama-Aizkorri mendi maratoia egin zen. 400 bat lagun izan ziren guztira irteera puntuan, eta beste asko lehiatu gabe geratu ziren antolatzaileek kopuru horretan jarri zutelako muga.

Gero eta parte-hartzaile gehiago aritzeaz gain, oihartzun handia hartu du nazio artean ere, eta azken urteotan mendiko lasterketen Munduko Koparako proba puntuagarria bihurtu da.

Bostgarren urtea bete zuen aurtengo proba honek, eta ibilbidea azken urteotako bera izan zen.

Bide eta bidexka liluragarrietatik barrena, zuhaizti ederrak-pagadiak gehienak, -haitz biziko malkar zaharrak eta mendiko larreak tartekatzen dira. 42 kilometroko ibilbide teknikoa eta zaila da.

Proban zehar hamalau kontrol-gune izan ziren. Postu hauetan produktu energetiko eta freskagarriak eskaini zizkieten parte-hartzaile guztiei.

Korrikalariek gehienez ere zortzi ordu izan zituzten helmugara iristeko.




Beste alde batetik lasterketan parte hartu zuen Juan Mari Agoteri elkarrizketa egin genion.


1- Mendiko lasterketarako zer prestakuntza egiten duzu?

Astean lau bat aldiz korrika egiten dut eta beste bi egunetan gimnasiora joaten naiz.

2- Zer nahiago duzu lasterketa menditsuak edo lauak?

Lauak nahiago ditut.Erosoago egiten baitut korrika lasterketa menditsuetan baino.

3- Zein dira zure bost lasterketa gustukoenak?

Behobia,Donostiako maratoi erdia,Maratoia,Beasaingo San Silbestre eta Orreaga Zubiri lasterketa.

4- Usurbilgo lasterketan hartu al zenuen parte?

Bai eta oso polita iruditu zitzaidan, nahizeta azkeneko zatia gogorra egin zitzaidan.

5- Nolatan hasi zinen korrika?

Kirola egite arren hasi nintzen korrika. Lasarteko lasterketan parte hartzea erabaki nuen, (hura izan zen nire lehengo lasterketa) eta gustatu egin zitzaidanez, segi egin nuen entrenatzen.

6- Zein lasterketa iruditu zaizu gogorrena?

Maratoia iruditu zait gogorrena. Luze xamarra egiten zaidalako.


Azalera itzuli