10. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Elikadura

irudia

ELIKADURA
JANARI DESEGOKIA
 
Gaur egun, lehen ez bezala, oso eskura dugu janaria munduko zati honetan. Elikadura ugari kontsumitzeak eta erraz eskuratze honek, obesitatea bihurtu du elikaduran arazo nagusia mundu garatuan. Jaki industrialak,sasoiz kanpokoak, orduz kanpokoak,…hainbat gaixotasun sortzen dituzte haurtzarotik hasita nerabezarora arte.Nerabe asko, modan dagoen gorpuzkera ezin hobea edukitzeko beharrean aurkituko dira eta ez dira gustura sentituko beren itxurarekin.
 
Umeen jan-ohiturek ere aldaketak jasan dituzte: ordutegietan, maiztasun, eskaeran,etab,…Umeak zerbait gogoko duenean, ahaleginak egiten ditu lortzeko, eta askotan lortu egiten du. Nahi edo ez, umeak beste bide bat lortzen du eskuratzeko , batez ere bere gurasoek negarrik edo garrasirik jasan ezin dutela, konturatzen denean eta amore eman ohi dutenean. Honek adierazten du umea egoeraren jabe egiten dela, umeari janaria nahi duen moduan eta nahi duenean ematen baitzaio.
 
Gaur egun, ume askok egunero jaten du gozokiren bat, eta batzuek asko. Lehen, duela 30-40 urte, igandeetan edo noizean behin besterik ez zen gertatzen; orain, aldiz, eguneroko bihurtu da gure gizartean. Umeek eta gazteek aitzakia ugari dituzte litxarreriak kontsumitzeko: urtebetetzeak,sariak, haserraldiak,…
 
ELIKADURA EGOKIA
 
Honako aholku hauek emango genituzke elikadura hobea jarraitzeko:           
          1-ekidin: Gozogintza industriala, haragi oso koipetsuak.
          2-mugatu:Txerrikiak,enbutidoak, arrautzak, esne eta esnekiak.
          3- derrigorrez kontsumitu:fruta,barazkiak ,arraina ,oliba – olioa.
          4-ez ahaztu jan orduetatik aparte umeek jaten dituzten goxokiak.
 
 
Ariketa fisikoa bultzatzea ona da eta batez ere, nerabeengan.Etxean telebistan,ordenagailuan,bideo jokoetan…egon beharrean askoz osasuntsuagoa da kalera atera eta hainbat eratako ariketa fisikoak egitea.
Gure gizartean haibeste indar duen publizitatea dieta nahiz janari osasuntsua kontsumitzea bultzatu beharko luke.Osasunari buruzko publizitatea egin beharko litzateke,iragarki batzuren mezu faltsuak galaraziz edo aldatuz,are gehiago elikagai txarrak eta desegokiak kontsumitzera bideratzen duten iragarkiak asko direnean.
Bestalde,gaur egungo modaren ondorioz,elikagai desegokiak kontsumitzera bideratzen duten propaganda asko dago eta honek , jakina , kontrol zehatza beharko luke.
 
Hona hemen janari egokiaren piramidea:
 
1.-karbohidrato,bitaminak eta fibrak. (ogia, arroza, pasta eta zerealak).
2.-Bitaminak eta proteinak.. (frutak, barazkiak,eta lekaleak).
3.-proteinak, kaltzioa, koipea, berumgaia (esnea, esnekiak, haragia, arrautzak eta arraina)
4.-koipea eta olioa (tartak, pastelak…)
 
ELIKADURA TXARRAREN ONDORIOAK
 
Obesitatea:
 Obesitatearen ia kausa bakarra energiaren desoreka da; hau da, organismoan sartzen den energia kontsumitzen edo gastatzen dena baino geihago denean gertatzen da.
Gure organismoan, energia jakien bidez barneratzen dugu, eta hauen gehiegikeria da, ia beti, obesitatearen sortzailea.
 
 
 
Idorreria:
Gaur eguneko alimentuek zuntz-eskasia dute, eta hondakin-masa lehorragoa izaten da idorreria eraginez. Gainera, energia askoz hornitutako otorduz kanpoko jaki asko barneratzen da(energia txarra), zuntzik gabeakoa gainera; hartutako energiak josea kentzen du eta beraz ez dugu ia zuntzik hartzen.
 
                              
 
 
 
 
INKESTAREN ONDORIOAK
 
Inkesten emaitzeie esker ikusi dugu Udarregi Ikastolako ikasleek non,zer eta zenbat jaten duten. Inkestak  neskei eta nutilei banatu dizkiegu eta haien arteko aldea nahiko handia dela konturatu gara.
Nahiz eta bi taldeek gehienetan etxea jaten duten, mutilak gehiago dira lokalean edo tarbernetan jaten dutenak.
Otorduei dagokienez, gehienek bost otordu egiten dituzte eta otordu bakoitzean hiru edo lau plater. Hala ere, badago jendea lau edo hiru otordu egiten dituena eta bakoitzean bat edo bi plater jaten dituena.
Ikasleek barazkiak astean bitan,hirutan edo lautan jaten dituzte. Arrainari dagokionez gutxiagotan jaten dute, astean behin bitan edo hirutan gehienez ere. Haragia eta frutari erreparatuz ordea, ia egunero jaten dutela esan beharra dago.
Gehienek ura edaten dute otorduetan nahiz eta freskagarri edo horrelakoak edaten dituztenik badagoen.
Egunero edo astean hiru aldiz jaten dituzte goxokiak, baina badago batenbat dirua duenean bakarrik jaten duena.


Azalera itzuli