10. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Birus informatikoak

irudia

Birus informatikoak


Birusa erabiltzailearen baimenik edo ezagutzarik gabe eta automatikoki bere burua kopiatuz, konputagailuaren funtzionamendu normala aldatzea helburu duen programa da.
Birusak fitxategietan eransten dira, hauen programazio kodea aldatuz. Birusek nahita honda ditzakete konputagailuaren datuak, baina badaude gogaikarriak bakarrik direnak. Birusen helburua hedatzea da. Euren burua kopiatuz, baina batzuek ekintza kaltegarriak burutzen dituzte, hala nola, txantxa batetik hasita konputagailuan kalte handiak eragin arte edo konputagailu-sarea blokeatuta utzi arte.
Birus informatiko hauek detektatzeko eta ezabatzeko funtzioa dituzten programak ere badaude, “antibirus" izenekoak.

Funtzionamendua


Kutsatuta dagoen programa gauzatzen da, honela laneko memorian (RAM) birusa aktibatuta geratzen da, nahiz eta birusa eduki zuen programaren exekuzioa bukatu den. Sistema eragilearen oinarrizko zerbitzuen agintea hartzen du birusak, ondoren exekutatzen diren programak ere kutsatuz. Azkenean disko gogorrean gordetzen da kutsatutako programa, birusaren ugaltze prozesua osatuz. Laburbilduz birus batek hiru fase ditu:
1.Sisteman sartu
2.Kopiatu edo ugaldu
3.Kalteak eragin

Sailkapena


Kutsatutakoaren arabera
Fitxategiak kutsatzen dituztenak: Hauek ere beste hauetan sailkatzen dira:
Eragin zuzeneko birusak: exekutatzen direnean beste programak kutsatzen dituzte.
Birus aktiboak: Exekutatzen direnean memorian aktibatuta geratzen dira eta programak exekuta (memoria sartu) ahala kutsatuak izaten dira.
Sistema eragileko birusak


DEFINIZIOAK

Antibirus
Antibirusak, birus informatikoak eta beste programa gaizto batzuk detektatzeko eta ezabatzeko funtzioa dituzten programak dira.
Antibirusek artxibo bakoitzeko kodea konparatzen dute. Horregatik, oso garrantzitsua da aldizka antibirusak eguneratzea.
Gaur egun, antibirusei funtzio aurreratuak gehitu zaizkie, adibidez, birus baten portaera tipikoak bilatzea (teknika honi Heuristika deitzen zaio) edo ordenagailu sareetan birusen kontrako egiaztaketak egitea.
Normalean, antibirus batek, memorian kargatzen den osagai bat darama. Hemen gordetzen ditu artxibo irekiak, sortu berriak, aldatuak eta gehituak; ondoren guztiak egiaztatzeko.
Askotan, jendeak bere buruari galdetzen dio nolakoa den antibirus baten funtzionamendua. Badago teoria bat antibirusak kode gaizto zerrenda batekin sortzen direla esaten duena. Antibirusak artxibo baten datuzko basea miatuko du. Artxibo batek antirusaren zerrendan dagoen kode bat badauka, artxiboa birus informatiko bat bezala izendatuko du.

KALTEAK ETA GALERAK

Sistema informatikoan ugaltzeko aukera edukitzea da birusen beste ezaugarri bat. Gaur egun interneteko sareak laguntzen du propagazio honetan.
Birusek sistema informatikoei eragiten dizkien kalteak hauek dira:
Informazioaren galera
Sistema eragilearen galera
Besteak

Hacker
“Hacker” ordenagailuetan aditu ezberdinak definitzeko erabiltzen den terminoa da. Dena dela, bere esanahia interes zehatz bat duten pertsonei zabaldu ohi zaie.
Bi definizio izan ditzake, bata positiboa eta bestea negatiboa. Erabilpen orokorrean eta komunikabideetan ordenagailuetara sartzen diren pertsona arrotz eta kriminalekin erlazionatzen da. Informatika  alorrean, ordea, programatzaile edo teknikari trebea definitzeko erabiltzen da. Linus Torvalds edo Richard Stallman, esaterako, hacker bikainak izan direla esan ohi da, beti ere hitzaren adiera positiboan.
Askotan ere cracker hitzarekin nahastu izan da. Baina cracker-ek ordenagailuetan sartu ondoren birusak sartu, kreditu txartel zenbakiak ostu, programen seguritate sistemak saihestu eta beste zenbait helburu izaten dituzte, eta hackerrek, ordea, sisteman sartu eta ikasi besterik ez dute nahi izaten, baina delituak gauzatzeko asmorik gabe.

Troiako

Troiako zaldi edo troiako konputagailu sareen  arloan bi txandatako erasoko egitura duen birusa da. Izena Homeroren olerkiaren arabera eman zitzaion, Troiako gerran eginiko erasoa gogoratuz.
1.Lehenengoan, Troiako zaldiak, hau da “etsaiaren” programak, sareko defentsak gainditzen ditu.
1.Bigarrenean, programa bere “traidore lana” egiten hasten da. Lan hau edozer izan daiteke: segurtasun perimetrotik at datuak bidali, informazioa deuseztatu, sistemaren funtzionamendua ez-egonkortu,...
Defentsarik onena (sarearen bitartez datozen aplikazioen iragazi hertsi batez gain), erabiltzaileak informatzean datza.

INKESTAREN ONDORIOA

DBHko ikasle guztiei birus informatikoei buruzko inkestak pasa dizkiegu. Ikasle gehienek izan dute birusen bat. Hala ere, jendea badago inoiz birusik eduki ez duena. DBH2.mailan Denek izan dute birusen bat bi pertsonak izan ezik. Ikasle gehienei birusa edukitzean ordenagailua blokeatu edo datuak galdu zaizkie. Birusak beste eragin batzuk ere baditu, ordenagailua mantsotzen eta ordenagailua ez piztea, besteak beste. Ikasleek birusa dutela konturatzean informatikari batengana jotzen dute eta gutxienek, ordenagailua zaborretara botatzen dute. Badira gutxi batzuk beraien kabuz konpontzen saiatzen direnak ere,DBH3 eta DBH4ko ikasle gutxi batzuek esan digute.Ikasle hauek gaiari buruz asko ez dakitenez, konpontzen saiatu arren, gerora ordenagailua erosi zuten dendara jotzen dute laguntza eske. Ikasle gutxi batzuek lortzen dute beren kabuz konpontzea. Ikasle gehienak birusen erasoek kezkatzen dituzte, baina beste askori ez zaio batere axola, hauek gehienbat DBH1 eta DBH2koak dira.
Hau guztia aipatuta, esan genezake eskola honetan ia denek ordenagailua dutela eta noizbait birusen bat eduki dutela, ordenagailua gutxi erabili arren.


Azalera itzuli