10. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

lolo

irudia


1. Zure bizitzako helburua masajista izatea al zen?


Bai, betidanik izan da nire gogoko lanbidea.

2. Zenbat urterekin ekin zenion lanbidea ikasteari ?

20 urterekin hasi nintzen lanbidea ikasten.

3. Profesional modura zenbat denbora zabiltza?

12 urte daramatzat fisioterapeuta bezala.

4. Zeure lana gustuko al duzu?

Bai, oso gogoko dut, horregatik Ikasi nuen eta horregatik nabil jardunean lan honetan.

5. Zein taldetako masajista izan zara?

Batez ere, futbol munduko talde ezberdinetan ibili naiz, baina beste kiroletako taldeetan ere lan egin izan dut, orain Usurbil F.T. en eta Añorgan aritzen naiz nire fisioterapia zentroaz beste.

6. Lan honetaz gain beste lanik egiten al duzu?

Orain ez, baina enpresetan eta fabriketan ibili izan naiz lehenago.

7. Zein beste lan egitea gustatuko litzaizuke?

Ez nuke beste lanik egin nahiko, gustura nago honekin, baina loteria tokatzea nahi izango nuke lasai bizi ahal izateko.

8. Zein izan da aurrean eduki duzun sendatzeko lesiorik zailena ?

Orain ez naiz gogoratzen asko izan ditudalako, baina seguruenik tendinitis-en bat izango zen.

9. Zeure lana eskertzen al dute?

Bai, normalean eskertzen didate jendearengatik egiten dudana.

10. Ondo moldatzen al zara zure lankideeekin?

Bai, oso ondo moldatzen naiz eta moldatu izan naiz beti nire lankideekin.

11. Zein izan zen zure lehenengo lana?

Lehenengo lana, fabrika batean langile modura egin nuena izan zen.


Azalera itzuli