10. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

baratza

irudia

UDARREGIKO BARATZA

Baratza ikastolak antolaturiko ekintza bat da, aspalditik pentsatuta zegoen aurrera ateratzea, eta orduan udaletxeak lur sail baten aukera eskaini zion ikastolari. Baratzaren helburua ikasleek barazkiak nola sortzen diren eta zein manipulazio jasaten duten aztertzea da.
Baratza DBH 3ko ikasleentzat prestatuta dago, produktuak landatuz eta landuz, jardun horri buruzko jakinduria garatzeko.
Baratzean hainbat produktu lantzen dira, honako hauek dira produktuak:

-Kalabaza
-Marrubiak
-Espinaka
-Menta
-Azenarioa
-Tipula
-Ekilorea
-Kalendula

Barazkiak heltzen direnean, ateratako barazkiak banatu egingo dira ikasleen artean.
Beste produktu batzuk ere landuko dira baratzean, irailean neguko produktuak lantzeko asmoa dute.
Baratzak aurrera jarraituko du lur saila uzten dioten bitartean, horrela urtez urte ikasleek baratzari eta barazkiei buruz gehiago jakingo dute.


Bestalde esan beharra dugu, gure irakasleren Usoa Arinek, “La huerta en casa” liburua argitaratu duela. Berak gustoko duen arloa da eta gustora dago baratzarekin. Liburua ere horregatik argitaratu zuen jendea baratzari buruz gehiago jakiteko eta ezagutzeko.
Liburua lagun batek eskatu ziolako eta baietza eman ziolako argitaratu zuen.
Liburu jendea animatzeko eta praktikan jartzeko helburuarekin egin zuen.Horrez gain baratz bat du bere etxean, eta orain dela urte gutxi hasi zen baratza lantzen.
Baratzak ez dio lan handirik ematen, hori bai, egunero zaindu eta behatu beharra eskatzen du.Hainbat produktu ditu landatuta:
-Tomatea
-Tipula
-Letxuga
-Piperra
-Erremolatxa.
Esperientzia aberasgarria izan dela dio, oso gustoko du.Bestalde baratza edukitzea oso garrantzitsua dela dio.
Azkenik aipatu argitaratu zuen liburua gazteleraz egin zuela, horrela eskatu ziotelako eta orain euskarara itzultzen hari dela.


Azalera itzuli