0. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

maitasuna

irudia


NERABEOK ETA BIKOTE HARREMANAK UDARREGIN

Nerabeon arteko bikote harremanak gai bezala hartzearen arrazoia gure adinean gai erakargarria, pil-pilean dagoena eta aberatsa dela iruditu zaigulako da .

Aldaketa sakonak bizi ditu gure gorputzak sasoi honetan, iraultza hormonala; ahotsaren aldaketa, desira sexualaren piztea, gorputza eta garunaren garapena, lehen maitasunaren gozoa edo atsekabea.

 

Leku guztietan desberdin pentsatu eta arrazoitzen delako, oraingo honetan Usurbilgo Udarregi ikastolako nerabeen iritziak hartu ditugu kontuan. Honetarako, DBH-ko ikasleek bete dezaten izenpetu gabeko inkesta bat prestatu dugu.

Inkesta honen bitartez honako datuak lortu ditugu: aipaturiko inkesta DBH osoan banatu dugu, hau da, 12 – 16 urte bitartean dituzten neska–mutilen artean.

Inkesta %97-ak erantzun du, hauetatik %66a mutilak dira eta %44a neskak.

Erantzundako nerabeen artean %44ak inoiz bikote harremanen bat izan du. Aldiz, %56ak ez du inoiz bikote harremanik izan. 

Momentu honetan bikote harremana ikastolako nerabeen %10ak mantentzen du.

Inoiz bikotea izan dutenen %35ak hilabete baino gutxiago iraun duen harremana izan du, gure artean “rolloa” deritzoguna, alegia.

Hilabete batetik sei hilabete bitartean iraun duten harremanak %50a izan dira.

Sei hilabetetik gora iraun duten harremanak %15a izan dira.

 

Ondorioz, garbi ikus daiteke, nerabeon bikote harremanen iraupena, hilabete batetik sei hilabete bitartekoa dela. Beraz, datuak aztertuta, esan genezake nerabeok harreman iraunkorrak nahiago dugula “rolloak” baino.

 

Bikotea aukeratzerakoan, nesken % 55ak izaeran, batez ere,  jartzen du arreta.

Mutilen %65ak berriz, izaera eta fisikoan jartzen dute arreta.

 

Beraz, esan genezake, neskek arreta gehiago jartzen dutela izaeran fisikoan baino, aldiz mutilek, bi aspektuak hartzen dituzte kontuan.

 

Ligatzera joatean, neskek harreman iraunkorra nahiago dute “rolloa” baino, %71ak. Gainera, mutilekin bat datoz, hauek ere harreman iraunkorra nahiago baitute portzentai berdinean.

 

Ondorioz, ligatzerakoan mutilak eta neskak harreman iraunkorra nahiago dute “rolloa” baino, baina aukera izanez gero, “rolloa” edukitzea ere ez zaie inporta.

Harreman iraunkorra edukitzeak sexu harremana edukitzea dakarrela esaten dutenak %41a dira, aldiz ezetz esaten dutenak, harreman sexualik ez dagoela eduki beharrik, %59a dira.

Beraz, harreman iraunkorra edukitzeak sexu harremana edukitzea ez dakar gehiengoaren ustez.

 

Nerabe gehienok sexu harremana, koitoa praktikatzea dela ulertzen dugu, %36ak da. Beste batzuk, %18ak, masturbatzea ere sexu harreman bezala ulertzen dugu.

Ehuneko txikienak, %16ak, laztantzea, muxuak ematea…ere sexua praktikatzea  dela ulertzen dugu.

Hori dena kontuan hartuta, %16ak sexu harremanak eduki ditu, aldiz, %84ak ez du inoiz halakorik izan.

 

Hau ikusita, esan genezake kontraesan bat dagoela; nerabeon artean bikote harremana eduki dutenen gehiengoak esaten du harreman iraunkor batek sexu harremanak edukitzea dakarrela, baina gero gutxiengo batek aipatzen du inoiz sexu harremanik eduki izana.

 

Bestalde eta bukatzeko, nerabeon harreman bat uztearen edo puskatzearen arrazoi ezberdinak agertu dira inkestatan, baina gehien errepikatzen direnak engainatzea, haserretzea eta maitasuna bukatzea dira.

 


Azalera itzuli