0. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

irteerakIrteerak

DBH3-KOAK OTSAGABIAN

irudia

KURTSO AMAIERAKO BIDAIA DBH 3
 
 
Udarregi ikastolako DBH 3ko ikasleak Otsagabiara joan ginen, Apirilaren 1etik Apirilaren 2ra. Otsagabia, Pirineotan dagoen herri txiki bat da.
 
Apirilaren 1ean, goizeko 8:30tan abiatu ginen Usurbildik autobusean.
 
Bidean, Irunberriko arroila ikusten geratu ginen, eta bertan bazkaldu genuen.
 

Beranduago autobusa hartu eta Otsagabiara joan ginen. Bertara iristean, herrian bertan rapelatzen ibili ginen. Honen ondoren, afaldu eta lotara joan ginen.
 
Bigarren eguna hasteko, lehenik, goizean denok batera gosaldu eta gero Iratiko basora joan ginen. Han, elurretan, raketekin ondoren, 6km eta 4 orduz, zuzenean aterpera joan ginen bazkaltzera.
 
Azkenik, Usurbilera 18:30rak aldera iritsi ginen, bi orduko bidaia luzearen ondoren.


 

 


argazkiak ikusi

Argazki bilduma