0. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

TRAGO BAT ESKATZERA NOA, SURIK BAI?

irudia

 

Ihintz@ aldizkariko lehen erreportajea da hau eta gizarte gai bati heltzea erabaki dugu estreinaldirako: alkohola eta tabakoaren kontsumoa adingabekoen, nerabeen, artean.

Gai hau nahiko korapilatsua izan daiteke azaltzeko orduan, baina ahalik eta hobekien azaltzen saiatuko gara.

Alkohola eta tabakoaren kontsumo desegokiari edo goiztiarrari buruz zer edo zer azaltzen ere saiatuko gara, baita gure artean dabiltzan mito batzuk desmitifikatzen ere bai.

 

Bi produktu hauek zer diren aipatuko dugu. Lehenik eta behin, alkoholari buruz hitz egingo dugu, baina zer da alkohola?

 

Alkohola burmuineko funtzioei eragiten dien droga mota bat da, gehienetan etanol edo alkohol etilikoa izaten du. Edari alkoholikoak bi eratakoak izan daitezke:

 

  • EDARI HARTZITUAK edo FERMENTATUAK: frutaren edo zerealen azukrearen hartziduraz sortzen dira, hau da, fruten edo zerealen azukrea alkoholean bihurtzen da prozesu natural baten bitartez. Edari hauek Euskal Herrian kontsumituenak dira: sagardoa, ardoa edo garagardoa. 4º-15º bitartean eduki ditzakete.

·        EDARI DISTILATUAK: edari hartzituen distilazioz lortzen dira eta alkohol kontzentrazio handiagoa dute. Adibidez orujoa, patxarana, vodka, wiskya, rona edo ginebrak 40º-50º dituzte, honek esan nahi du bere %40-%50 alkohola dela.

 

 

Alkoholari buruzko bitxikeria batzuk:

 

  • Alkohola kontsumitu ondoren 18 orduz egoten da gure odolean.
  • Alkoholak gure buruko organismo batzuei kalte egin eta gaixotasunak sor ditzake gure gorputzean. Adibidez: zirrosi hepatikoa edo enzefalopatia. Gibela eta burmuinari kalte handiak eginez.
  • Alkohola edan eta minutu gutxitara  sintoma hauek ager daitezke:
    1. Euforia.
    2. Lasaitasuna.
    3. Desinhibizioa, hau da, lotsa galtzea.
    4. Hitz egiteko zailtasunak.
    5. Ideiak hartzeko zailtasunak.
    6. Motoreen deskoordinazioa.
    7. Intoxikazioa.

 

Alkoholari buruz hitz egin ostean, tabakoarekin hasiko gara. Baina zer da tabakoa?

Tabakoa 60cm-tako altuera hartu dezakeen landare bat da. Amerika tropikala du jatorri. Hostoak kendu eta ondu edo lehortutakoan, gizakien kontsumorako erabiltzen da.

 

Baina zer dago landare zimel horren barruan?

Tabakoa nerbio sistema estimulatzen duen droga bat da. Bere osagarri nagusienetako bat nikotina da eta honek menpekotasun  izugarria sortzen du erretzailearengan.

 

 

Tabakoaren kontsumoan 400 produktu toxikotik gora sortzen dira eta toxikoenak hauek dira:

  • Alkitraia: minbizi gehienen eragilea.
  • Karbonomonoxidoa: bihotzeko gaixotasun ugari sortzen ditu.
  • Irritanteak: arnas aparatuari kalte handiak sortzen dizkio.
  • Nikotina: menpekotasuna sortzen du.

 

 

Gehiago ere baditu; polonio 210, azetona, artsenikoa, kadmioa, nikela, amoniakoa eta mentola adibidez.

Mito batzuk ere zabaldu dira azken aldi honetan tabakoa nahiz alkoholaren inguruan.

Adibidez:

  • Asteburuetan bakarrik edateak ez du kalterik sortzen gure organismoan.

GEZURRA!

Alkoholaren kaltea ez da maiztasunarekin neurtzen kantitatearekin baizik.

  • Alkohola kontsumitzeak berotasunean sartzen laguntzen du.

GEZURRA!

Alkoholak odol hodiak zabaltzen ditu eta minutu batzuetako beroa sortzen du baina laster kentzen du sentsazio hori.

  • Alkohola bihotzarentzat ona da.

GEZURRA!

Mediku batzuek egindako froga batzuetan froga egin zaien guztiei ez die onurarik egin.

  • Tabakoak lasaitu egiten du.

GEZURRA!

Zigarroa erretzean burmuinera nikotina doa eta horrek lasaitasun sentsazioa ematen du.

  • Nik tabako nahi dudanean utz dezaket.

GEZURRA!

Tabakoa uztea oso zaila da beraz, uzten duzunean oso serio hartu beharra duzu.

  • Erretzeari uzteak gizentzea dakar.

GEZURRA!

Mito hau ez erretzen uzteko aitzaki merke bat da. Erretzen uzteak antsietatea sortzen du eta horrek jateko gogoa sortzen du, horrela gizentzen da.

  • Erretzeari uztea oso zaila da.

GEZURRA!

Erretzeari uztea oso zaila da baina lor daiteke serio hartuz gero. 

 

                                                                            

18 urtetik behera, nerabezaroan, alkohola kontsumitzeak kalte hauek ekar ditzake:

Alkohola edatea gure organismoa hazten ari den bitartean bereziki kaltegarria da. Burmuina, gibela eta pankrea oso organo ahulak dira alkoholaren efektuen aurrean eta organo hauen garapenean kalte handiak sor ditzake alkoholak. Baita ere helduaroan, alkoholismoan erortzeko edo alkohola gehiegi kontsumitzeraino iritsi daiteke pertsona.

            Tabakoak nerabeen artean garrantzi handia du, bigarren droga kontsumituena baita eta inkesten arabera azkarren hazten dena estatuko bataz bestekoan. Inkesta batzuen arabera 14urtetik 18urte artean beherakada handia nabaritu zen tabakoaren eguneroko kontsumoan nahiz eta lau nerabeetatik batek erretzen jarraitzen duen, hau da, %25ak.

 

Informazio iturri ezberdinetatik ateratako datu objektiboekin gauzak argitu ditugulakoan     gure ikastolan pasa dugun galdeketan bildutako datu batzuk emango dizkizuegu jarraian:

Udarregi ikastolako DBH 2 ,3 eta 4. mailako ikasleei pasa diegu aipatutako inkesta eta  datuak hauek dira:

 

  • Gure ikastolako 101 ikasletik 26 ikaslek ez dute ez erretzen eta ez edaten %25,74 ak alegia
  • Gure ikastolako 101 ikasletik 75 ikaslek alkohola kontsumitzen dute ,alegia %45,45 ak alegia
  • Gure ikastolako 101 ikasletik 19 ikaslek edan eta erre egiten dute alegia , %18,81 ak.

 

Ondorio bat atera dugu hemendik:

 

Erretzen duten guztiek edan egiten dute, ez dago ikasle bat bera ere edan ez eta erretzen duenik

 

Ikusi ditugu datuak eta orain zergatik edan edo erretzen duten ikusiko dugu:

 

Ø      D.B.H 2 mailako ikasleetatik edaten dutenetatik batek helduago sentiarazteko edaten duela dio , 4ikaslek penak ahazteko dela diote eta 11 ikaslek ,berriz gustuko dutelako edaten omen dute

Ø      Erretze kontuetan D.B.H 2 mailako ikasleetatik erretzen dutenetatik batek lasaitzeko erretzen duela dio eta 5 ikaslek gustuko dutelako erretzen dutela diote.

Ø      D.B.H. 3 mailako ikasleetatik edaten dutenetatik batek helduago sentiarazteko edaten duela dio, 4 ikaslek penak ahazteko edaten dute eta 20 ikaslek gustuko dutelako

Ø      D.B.H. 3 mailako ikasleetatik erretzen dutenetatik 2 ikaslek lasaitzeko erretzen omen dute eta 6 ikaslek gustuko dutelako.

Ø      D.B.H.4. mailako ikasleetatik edaten dutenetatik 8 ikaslek penak ahazteko edaten dutela diote eta 16 ikaslek gustuko dutelako.

Ø      D.B.H.4. mailako ikasleetatik erretzen dutenetatik 2 ikaslek lasaitzeko erretzen omen dute eta 6 ikaslek lasaitzeko

 

 

Beraz, gure ikastolan erre eta edaten dutenak edan eta erretzen ez dutenak baino gehiago dira. Alkohola edaten dutenak asko dira, nahiz eta tabakorik ez kontsumitu.

 

Edaten eta erretzen ez dutenek usain kontua eta gorputzari egiten zaion kaltea dira ez kontsumitzera eramaten dituzten arrazoiak.

 

 


Azalera itzuli