0. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Kaki Arkarazorekin elkarrizketa

irudia

“LASTO ARTETIK GAUZAK SORTZEA ZAILA DA”

Iñaki  Arkarazo (Kaki) Udarregi ikastolako gurasoa da. Baina gaurkoan ez gara horretaz hitz egitera etorri. Orain arte guraso arrunt baten gisan ezagutu dugu, baina orain badakigu nolako garrantzia izan duen Euskal rock and rollaren munduan.
Jaio zenetik, 1961urtean gaur egun arte, musikari, ekoizle, teknikari eta kazetari lanak egiten jardun da, beti ere musikaren inguruan. Lazkaon jaio zen, baina duela 22 urtetik hona Usurbilen bizi da, nahiz eta denboraren zati handi bat Andoainen zabaldutako Garate Estudioetan ematen duen.

- Zer izan zen musikarako joera sortu zizuna? Kaki: Txikitatik hasi nintzen instrumentuak jotzen, beti oparitzen zizkidaten akordeoiren bat, pianoren bat eta gero gitarra bat oparitu zidaten. Beti izan dut joera musikarako. Armonika ere oparitu zidaten txikitan.

- Zein izan zen zure lehenengo lana musikaren munduan?
Kaki: Lehenengo hasi nintzen gitarra jotzen garai artako bi kantarirekin. Franko hil eta berehala hasi nintzen jotzen kantautore bezala, Lazkaoko duo batekin, Jokin eta Josu. Hauek beste asko bezala bere ahotsa eta gitarrarekin. Lehenengo teknikari bezala hasi nintzen, baino gero gitarristak taldetik alde egin zuen eta esan zidaten ea beraiekin joko nuen.

 

- Gaur egungo Euskal musika taldeen etorkizuna nola ikusten duzu?

Kaki: Beste modu batera hartu behar da, ezin zara profesionalki horretara dedikatu. Adibidez, gure herrian lan egiten duen Imanol, Noauako kazetaria bezala. Lehen bezala ez dira saltzen diskoak, internet ere bai baitago.

- Zu teknikari eta estudio lanak egitetik bizi zara. Erraza al da horretatik bizitzea?
Egunean lanordu asko suposatzen al dizkizu?
Kaki: Teknikari bezala dedikatzen bazara talde batzuekin, ez da lanbide txarra. Nik ala ere nahiago dut estudioa mantentzea. Estudio lanak egitean berriz kantak horrenbeste entzuteaz burua janda bukatzen duzu, oso lan nekosoa da. Eta bai, lanordu asko eskatzen ditu. Goizeko 10rretatik gaueko 11 arte ere aritzen gara batzutan. Zenbait talde oso perfekzionistak bai dira.

- Musika jartzaileekin (dj), musika taldeen xarma galtzen ari da plazetan. Zer deritzozu horri buruz?

Kaki: Hori moda izango da, baina nire ustez jendeak nahiago du musika talde bat entzun. Dj onak ere badaude baina normalki festak ixteko erabiltzen dira, eta merkeagoak direlako.

- Bestalde, zure taldekide izandako batzuk, Fermin Muguruza esaterako, izugarrizko arrakasta lortu dute. Oraindik jarraitzen al duzu hauekin harremanetan?

Kaki:Bai, orain dela gutxi Kataluniako bonbardeoari buruzko film bat atera dute, “mirando al cielo”, eta honi musika Fermin Muguruzak jarri dio nire laguntzaz. Mikel Negu Gorriak-eko bateriak nirekin egiten du lan garate estudioan.

-Pelikula bat.

El padrino

-Janari gogokoena.
Espagetiak mejiloiekin

-Herriko txokorik ederrena.
Arratzain

-Bizitzeko toki bat.
Garate baserria

-Zertan berpiztuko zinateke?

Elefantea

-Gorrotatzen duzun pertsonaia.
Esperanza Agirre

-Miresten duzun pertsona.
Alejandro Magno


Azalera itzuli