albisteakJOLASGARAIETAKO TXAPELKETA
Udarregiko DBH 4ko ikasleek jolas garaietako txapelketa moduko bat antolatu dute. Maiatzaren 19an hasi zen eta bertan DBH osoko ikasle nahiz irakasleek hartu dezakete parte...
BRINKOLA TELESAIL BERRIAN USURBILDAR BAT TARTEAN
Orain dela aste batzuk Euskal Telebistan telesail berri bat hasi zen, Brinkola...
Usurbil K.E. eskubaloi jubenil nesken taldea Espainiako txapelketa jokatzera joan zen Palentziara...
irakurri osoa
Dagoeneko jakingo duzue 16.korrika bukatu dela, beste urte batzuetan bezalaxe. Aurtengo honetan korrika martxoaren 26tik apirilaren 5era arte izan zen...
irakurri osoa
erreportaje nagusia
Azken aldian, modan jarri diren lokalak gazteentzat diren bezain erakargarriak dira kezkagarri heldu askorentzat. Gaztetxe pribatu hauei buruz gehiago jakiteko Usurbilgo lau lokal desberdinetako maizterrei elkarrizketak egin dizkiegu, 15-27 urte bitarteko gazteei eta ondoren honako erreportaia burutu dugu.
irakurri osoa
kate motzean
Usurbilgo XXVIII. Sagardo Eguna izan zen Maiatzaren 24an, urtero bezala maiatzaren azken aurreko igandean, alegia. 42 sagardotegik hartu zuten parte, 4.000 litro sagardo, 5280 botiletan, egon ziren guztira. Bertan, sagardoa dastatzeaz gain beste hainbat ekintza ere izan ziren eta herritarrek zein kanpoko sagardogileek hartu zuten parte. Etorri ziren guztiek eduki zuten aukera jai polit honetaz gozatzeko. Egun handi hau antolatzen herritar askok hartzen dute parte. Gainera, egun hau usurbildar askorentzat garrantzitsuagoa izaten da herriko jaiak baino (Santa Ixabelak).
Erreportaje honetan landuko dugun gaia eguneroko bizitzari dagozkion arduren ingurukoa da. Izan ere, jakin badakigu etxean sortzen diren eguneroko lanak amaiezinak eta oso gutxi eskertuak direla. Baina zer nolako parte hartzea daukagu nerabeok zeregin hauetan? Galdera honi erantzun nahian inkesta bat pasa dugu Udarregi ikastolako DBH-ko ikasleen artean.
Dagoeneko jakingo duzue, atez ateko zabor bilketa martxan jarria dela martxoaren 16az geroztik Usurbilen.Herritar guztien onespena ordea ez da izan, gutxi batzuk agertu baitira proposamen honen aurka. Hondakinak kudeatzeko era berri hau, oso ona izan daiteke herritarrok gure aldetik borondate pixka bat jartzen badugu. Sistema berri honekin, Usurbilgo birziklatzea handitu egingo da. Lehen %20 birziklatzen bazen, orain, dena ondo ateratzen bada, %80 a birziklatzera iritsi gaitezke.
irakurri osoa
Gaur egungo gazteria maiz ateratzen da gauez asteburu arruntetan, hau da, ospakizun berezirik ez dagoenetan. Usurbilen ere, gure herrian, nahiko gauza arrunta da asteburuetan gauez nerabeak kalean ikustea. Gaiari heltzeko, Udarregi ikastolako DBH 2, 3 eta 4. mailako ikasleen artean datu bilketa bat egin dugu.
Gazteok betidanik kezkatu gara gure itxurarekin, gehien bat janzten dugun arroparekin. Modan egon nahi izaten dugu, besteen arreta geureganatzeko edo ligatzeko. Horrez gain, dendetako arropa geroz eta garestiago dago, batez ere markakoa bada, eta moda-modan egoteak diru asko eskatzen du. Baina arropatan zenbat diru gastatzeko gai izango ginateke? Ditugun jantzietatik zenbat dira beharrezkoak? Eta hauetatik zenbat markakoak?
irakurri osoa
Garai batean, gure gurasoak gaztetxoak zirenean adibidez, paga ez zen ematen, irabazi egin behar izaten zen lana gogor eginez. Gaur egun ordea, lan gutxiago eta arinagoa egiten da eta gainera dirua musu truk ematen dela iruditzen zaigu; adibidez, 10 urteko ume bati ematen dioten dirua lehen 20 urteko bati ematen zitzaion. Arrazoi hau dela eta Udarregi ikastolan inkesta bat pasatzea bururatu zaigu ikastolako DBH 2, 3 eta 4.mailako ikasleei.
irakurri osoa
Mikel Usabiaga Sukia Udarregi ikastolako 60 urteko irakasle ohia da.
2008ko irailaren 29an utzi zuen irakaskuntza, eta lanean 40 urte egin ondoren, jubilatu egin da.
Ligatzeko, gustuko dugulako, ederrago sentitzeko…jende gaztearen artean oso modan jartzen ari den fenomeno batekin gatoz ale honetan, piercing.
Baina zer da piercing bat?...
NERABEOK ETA BIKOTE HARREMANAK UDARREGIN
Nerabeon arteko bikote harremanak gai bezala hartzearen arrazoia gure adinean gai erakargarria, pil-pilean dagoena eta aberatsa dela iruditu zaigulako da . Aldaketa sakonak bizi ditu gure gorputzak sasoi honetan, iraultza hormonala; ahotsaren aldaketa, desira sexualaren piztea, gorputza eta garunaren garapena, lehen maitasunaren gozoa edo atsekabea.
irakurri osoa